Albizturko jaiak 2025

Albizturren ere ez da ospakizunik faltako

Ataria 2025eko abuztuaren 14a

Albizturren gaur hasi eta igandera bitarte ospatuko dituzte herriko festak. Suziria botatzearekin batera, txosna inauguratu dute.

Albizturren gaurtik igandera ospatuko dituzte herriko festak. Umeen eguna dute gaur, eta mozorrotuta bertaratu dira herritarrak txupinazora. Suziria bota ondoren topa egitera joan dira plazara, nobedade bat baitute aurten, hain zuzen, txosna berria.

Inauguratzeko bigarren ekitaldi bat egin dute bertan, oraingoan, bertsoak kantatuta eta, segidan, topa egin dute xanpainarekin.

Erlazionatuak

Pregoia eta otoitza

Ataria 2025 abu 14 Albiztur

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!