Albizturko jaiak 2025

Amabirjinetarako prest, Albizturren

Ataria 2025eko abuztuaren 9a

Abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dituzte festak Albizturren. Jaiei hasiera, txupinazoarekin eta herrian zehar egingo den trikipoteoarekin emango diote.

Lau eguneko festak antolatu dituzte Albizturren. Abuztuaren 14tik 17ra izango dira, eta lehen eguna umeei begirakoa izango da.

Bigarren eguna, Ama Birjin eguna izango da. Goizean txistularien kalejirarekin hasi eta gauean Ahantzi erromeria taldearen dantzaldira arte, egitarau oparoaz gozatzeko aukera egongo da. 

Festen hirugarren egunean, albizturtarren eta bidaniarren artean jokatuko den desafioak garrantzi berezia izango du. Azkenik, festei itxiera Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluzeren bertsolari saioak emango die.

EGITARAUA

  • ABUZTUAK 14, OSTEGUNA. UMEEN EGUNA
    • 11:00. Txupinazoa.
    • Ondoren. Trikipoteoa.
    • 13:00. Puzgarriak.
    • 14:00. Ume eta gazteen bazkaria.
    • 15:00. Puzgarriak.
    • 18:00. Apar festa.
    • 20:00. Sagardo dastaketa.
    • 23:00. DJ A.
  • ABUZTUAK 15, OSTIRALA. AMA BIRJIN EGUNA
    • 11:30. Txistulariekin kalejira.
    • 12:00. Gaztetxoen pilota partidak.
    • 12:00. Meza nagusia.
    • 18:00. Herri kirolak: Albizturko beterano eta gazteen arteko lehia. Aizkoran: Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño. Harri jasotzen: Imanol Lartain eta Jon Unanue.
    • 19:00. Patata tortilla lehiaketa.
    • 20:30. Barrikotea.
    • Ondoren. Ahantzi taldearekin erromeria.
  • ABUZTUAK 16, LARUNBATA
    • 11:00. Ume eta gazteen arteko jolasak, plazan.
    • 17:30. Desafioa.
    • 21:00. Herri afaria.
    • Jarraian. Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria.
  • ABUZTUAK 17, IGANDEA
    • 11:15. Meza nagusia.
    • Jarraian. Hamaiketakoa.
    • 12:00. Toka txapelketa.
    • 18:00. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze. 
    • Ondoren. Trikitilariekin kalejira.
    • 22:00. Pilota partidak: Gabarain-Elola. vs. Arandia-Olano. Eta Alberdi vs. Elola.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!