Puzgarrietan barrena jolasean, mozorroturik

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 14a

Albizturko Amabirjina jaietan, mozorro eguna da gaurkoa. Mota guztietako mozorroak jantzi dituzte herritarrek, eta arratsaldean, puzgarrietan jolasten ibili dira herriko gaztetxoenak.

Albizturko umeek, herriko frontoian, puzgarrietan jolasteko aukera izan dute goizean eta arratsaldean. Horretaz gain, herri bazkaria ere egin da, eta iluntzean; Gazteen arteko jokoak eta Pantxo Balbuena, Peña eta Iker Zubeldia bertsolarien emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da.

Biharko egitaraua:

ABUZTUAK 15, ASTEARTEA AMA BIRJIN EGUNA

  • 11:30. Txistularien kalejira.
  • 12:00. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herriko gaztetxoen pilota partidak.
  • 18:00. Herri kirolak eta patata tortilla lehiaketa.
  • 20:00. Sagardo dastaketa.
  • 23:00. DJ Hidalgoren emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!