Abuztuaren 12tik 15era ospatuko dituzte Albizturgo jaiak

Ataria 2023ko abuztuaren 9a

Lau egunez, Ama Birjin jaietan murgilduko dira Albizturren.

EGITARAUA

ABUZTUAK 12, LARUNBATA

  • 18:00. Festei hasiera emateko txupinazoa.
  • Ondoren. Txaranga Oriaren eskutik kalejira.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren. Ansorregi eta Larrañagaren eskutik erromeria.
  • Jarraian. Sokatira lehiaketa.

ABUZTUAK 13, IGANDEA

  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Toka.
  • 17:00. Herriko gaztetxoen dantza emanaldia.
  • 18:00. Albiztur, Bidania eta Aiako gazteen arteko desafioa.
  • Ondoren. Pintxo potea.
  • 22:00. Pilota partidak. Bikoteka: Arandia-Elola vs. Artola-Caminos. Bikoteka: Alberdi-Etxeberria vs. Elola-Telletxea.

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA MOZORRO EGUNA

  • 11:00. Trikipoteoa herrian zehar.
  • 13:00. Puzgarriak.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 16:00. Puzgarriak eta espuma festa.
  • Arratsaldean zehar. Gazteen arteko jokoak egingo dira.
  • 20:00. Barrikotea.
  • 22:00. Pantxo Balbuena, Peña eta Iker Zubeldia bertsolariekin.
  • Ondoren. Herriko trikitilariek gaua alaituko dute.

ABUZTUAK 15, ASTEARTEA AMA BIRJIN EGUNA

  • 11:30. Txistularien kalejira.
  • 12:00. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herriko gaztetxoen pilota partidak.
  • 18:00. Herri kirolak eta patata tortilla lehiaketa.
  • 20:00. Sagardo dastaketa.
  • 23:00. DJ Hidalgoren emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!