Gazteen desafioak ikusmina sortu du Albizturren

Endika Apalategi Labayen

Albiztur, Bidania eta Aiako gazteen arteko desafioa jokatu da gaur arratsaldean Albizturko plazan, eta jende asko hurbildu da bertatik-bertara ikustera.

Albizturko jaien bigarren eguna da gaurkoa, eta arratsaldean gazteen arteko desafioa jokatu da. Desafioan; Albiztur, Bidania eta Aia herriek parte hartu dute, eta hiru proba egin behar izan dituzte denera: Ergometroan, bizikletan eta korrikan. Hiru herriek ordu-erditik bera amaitu dute proba, eta Aia izan da garailea. Desafioaren ondoren, pintxo potea egin dute, eta gauean pilota partidak ikusteko aukera egongo da.

Biharko egitaraua:

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA MOZORRO EGUNA

  • 11:00. Trikipoteoa herrian zehar.
  • 13:00. Puzgarriak.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 16:00. Puzgarriak eta espuma festa.
  • Arratsaldean zehar. Gazteen arteko jokoak egingo dira.
  • 20:00. Barrikotea.
  • 22:00. Pantxo Balbuena, Peña eta Iker Zubeldia bertsolariekin.
  • Ondoren. Herriko trikitilariek gaua alaituko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!