Hasi dituzte jaiak Albizturren

Ataria 2023ko abuztuaren 12a

Festa batzordeko kideek bota dute txupinazoa udaletxeko balkoitik. Oria txarangaren doinuak orduan hasi dira eta haurrak goxokiak poltsikoan pilatzen ibili dira. Iluntzean, herri afaria egingo dute 150 herritar inguruk. Ondoren, Ansorregi eta Larrañagaren eskutik erromeria egongo da. Azkenik, goizaldean, sokatira lehiaketa.

Biharko egitaraua:

  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Toka.
  • 17:00. Herriko gaztetxoen dantza emanaldia.
  • 18:00. Albiztur, Bidania eta Aiako gazteen arteko desafioa.
  • Ondoren. Pintxo potea.
  • 22:00. Pilota partidak. Bikoteka: Arandia-Elola vs. Artola-Caminos. Bikoteka: Alberdi-Etxeberria vs. Elola-Telletxea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!