Goikoetxea baserriko boluntario erregetiarren burukoa, Zumalakarregi museoan

Ataria 2022ko azaroaren 4a

Irudiak: Zumalakarregi Museoa

Albizturko Goikoetxea bildumaren pieza berri bat dago ikusgai Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan. Boluntario erregetiarren kapitain izan zen Manuel Laskibarren txakoa da pieza hori, buruko militarra, alegia.

Pasa den uztailetik Elena Tuduri. Erramuaren sekretua: Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma erakusketa bisitatu daiteke Zumalakarregi Museoan. Erakusketa Albizturko Goikoetxea baserrian aurkitutako bildumaren zati batek osatzen du eta pasa den ostiraletik pieza berri bat ikusi daiteke; boluntario erregetiarren txakoa edo burukoa. Boluntario Erregetiarrak Fernando VII.ak  1823an sortutako miliziaren izena izan zen. Boluntario Erregetiarrak 1821.etik erregimen konstituzionalaren aurka altxatutako gerrilletan sortu ziren. 

Albizturko Goikoetxean gordetako burukoa Manuel Laskibar eta Ezeizarena (1806-1871) zela esan du museoak, boluntario erregetiarra, 1827.ean Batailoi kapitain izendatua. Buru-babesaren aurrealdeko xaflak jabearen errejimendua eta zenbakia ditu. Kasu honetan 6 zenbakia du eta Tercios guipuzcoanos irakurri daiteke, Foru Aldundiak lurraldea 8 barrutietan zatikatu zuen eta seigarrenari dagokiolako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!