Harmailak bete pilotazale

Ataria 2022ko ekainaren 25a

Bukatu da VI. Ataria Pilota Txapelketa. Albizturren izan dira finalak eta hitzordua arrakastatsua izan da.

Ataria Pilota Txapelketako finalak jokatu dira gaur goizean, Albizturko frontoian. 300 pilotarirekin hasi zen txapelketa eta 24 iritsi dira finaletara. Pilotalekuko harmailak beteta egon dira eta pilota partida bikainak ikusteko aukera egon da. Txapelketa diruz laguntzeko txartelak sartu dira eta zozketa Maite Larrartek irabazi du. Errigorako saski bat eskuratu du.

Tolosaldeko Ataria-k eskerrak eman nahi dizkie txapelketa antolatzen aritu diren pilota elkarte zein eskolei, batez ere bertako arduradunei egindako lan guztiarengatik. Ezin ahaztu Albizturko Udalarekin eta herriko pilota eskolarekin, aurtengo finala bertan antolatzen laguntzeagatik, eta baita txapelketa antolatzen lagundu duten bestelako laguntzaile eta babesleekin ere. Guztiei eskerrik asko. Datorren urtean izan dadila zazpigarrena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!