VI. Ataria Pilota Txapelketako finalak, bihar

Ataria 2022ko ekainaren 24a

Hirurehun pilotari inguruk hasi zuten ibilbidea eta horietatik hogeita lau iritsi dira finaletara. VI. Ataria Pilota Txapelketaren finalak izango dira jokoan bihar Albizturko Mendikute frontoian. 10:00etan hasiko da jaialdia eta sei final ikusteko aukera izango da, eskuz zein palaz.

Sei finaletan hamabi bikote ariko dira txapelen lehian:

BENJAMINAK B, ESKUZ

Gorriz jantzita izango dira Tolosa CF elkarteko Alustiza tolosarra eta Altuna berrobitarra, eta urdinez Zazpi Itturri elkarteko Artola eta Gorostidi amezketarrak.

BENJAMINAK A, ESKUZ

Tolosa CF-ko bi bikote ariko dira lehian eta lau pilotariak dira tolosarrak. Gorriz Huarte eta Olaetxea jantziko dira eta urdinez Aldazabal eta Zubelzu.

ALEBINAK, PALAZ

Atzapar elkarteko Mayoz eta Bejarano asteasuarrak ariko dira gorriz eta Txulobi elkarteko Polo eta X. Aburuza adunarrak urdinez.

ALEBINAK, ESKUZ

Behar Zana elkarteko bi bikote ariko dira nor baino nor txapelen bila. Gorriz jokatuko dute Eizagirre larrauldarrak eta Urkola asteasuarrak, eta urdinez jantziko direnak Iraola asteasuarra eta Iparragirre adunarra izango dira.

INFANTILAK, PALAZ

Gorriz jantziko direnak Lasa eta Goikoetxea bidaniarrak izango dira, eta urdinez Juantorena albizturtarra eta Luluaga altzotarra.

INFANTILAK, ESKUZ

Tolosa CF elkarteko Perurena ibartarra eta Caminos tolosarra gorriz jantziko dira, eta Intxurre elkarteko M. Elola altzotarra eta Tolosa CF elkarteko B. Elola albizturtarra urdinez.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!