Finalen egun handia bakarrik geratzen da

Ataria 2022ko ekainaren 20a

VI. Ataria Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira larunbatean, hilaren 25ean, Albizturko frontoian, 10:00etatik aurrera. Bi modalitatetan zein maila guztietan finalistak zein diren zehaztuta daude.

Eskuz lau mailatan ari dira lehiatzen, eta benjamin B mailan Alustiza-Altuna (Tolosa) eta Artola-Gorostidi (Zazpi Itturri) iritsi dira finalera; benjamin A mailan, Huarte-Olaetxea (Tolosa) eta Aldazabal-Zubelzu (Tolosa); alebinetan, Eizagirre-Urkola (Behar Zana-Txulobi) eta Iraola-Iparragirre (Behar Zana); eta infantiletan, Perurena-Caminos (Tolosa) eta M. Elola-B. Elola (Tolosa).

Palaz, bi mailetan ari dira parte hartzen, eta benjamin-alebin mailan Mayoz-Bejarano (Asteasu) eta Polo-X. Aburuza (Txulobi) iritsi dira finalera, eta infantiletan Lasa-Goikoetxea (Bidania-Goiatz) eta Juantorena-Luluaga (Behar Zana-Altzo).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!