Albiztur Bizituz herriaren alde lan egiteko prest

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

Zerrenda osatua dute, baina ez dakite nork hartu duen aginte makila.

Duela lau urtekoa ez da gertatu Albizturren, hau da, udal hauteskundeetarako zerrenda osatu dute. Iñaki Orbegozo Arrospide da zerrendan lehena, baina, nahiz eta hauteskundeak irabazi, oraindik ez dakite karguak nola banatuko dituzten eta nor izango den alkate. 145 boto lortu ditu taldeak, 2 PSE-EEk, Zuriak 2 eta baliogabea 1 izan da.

Orbegozorekin batera hauek osatzen dute zerrenda: Mikel Galarza Arrue, Alazne Urkizu Galarraga, Aingeru Galarraga Barandiaran, Aitziber Orbegozo Arrospide, Larraitz Ezeiza Artola eta   Unai Dorronsoro Olarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!