Albizturko Andramari jaiak 2018

Frontoia, festaren erdian

Imanol Garcia Landa 2018ko abuztuaren 15a

Ama Birjin Egunean hamaiketakoa izan dute adinekoek eta haurrek pilota partidak jokatu dituzte. Frontoian elkartu dira guztiak.

Mezarekin hasi dituzte gaurko ekitaldiak, eta aurretik zein ondoren, herriko txistulariak aritu dira giroa jarriz. Hamaiketakoa dastatzeko aukera izan dute ondoren adinekoek, haurrak pilota partidetarako prestatzen ari ziren bitartean.

Herriko haurrak aritu dira palan zein eskuz, eta azkenean denek oroigarria jaso badute ere, gogoz aritu dira norgehiagokak irabazteko.

Gaur bukatuko dira jaiak Albizturren, baina oraindik badira hainbat ekitaldi festez gozatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!