Albizturko Andramari jaiak 2018

Albizturko jaiak 2018: egitaraua

Ataria 2018ko abuztuaren 7a

Albizturko festak, aurtengoz behintzat, egun batez luzatu dituzte. Ama Birjin egunaz eta Gazte Egunaz gain, aurreko asteburua ere aprobetxatuko dute aurten.

Iaz, asteartearekin egokitu zen Ama Birjin eguna, eta aurten, herriko patroi nagusiaren eguna asteazkena izango denez, zertxobait moldatu dute egitaraua, batik bat, luzera aldetik: abuztuaren 13a, astelehena, deskantsatzeko erabiliko dute. Aurreko larunbatean, suziria lehertzearekin batera hasiko dira, eta igandean ere jarraituko du festa giroak. Azken urteetan izena hartzen joan den Albiztour txirrindulari lasterketa, herri afaria, txistularien diana eta helduen pilota partidak ospatuko dira asteburuan.

ABUZTUAK 11, LARUNBATA

18:00. Txupinazoa eta babarrun jaitsiera.
Ondoren. Kalejira eta VI. Albiztour bizikleta lasterketa.
21:00. Herri afaria.
Ondoren. Erromeria Ostolazaren taldearen eskutik.

ABUZTUAK 12, IGANDEA

09:00. Txistularien diana.
11:15. Meza nagusia eta toka herrikoia.
18:00. Helduen pilota partidak.
23:00. Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik.

ABUZTUAK 14, ASTEARTEA. GAZTE EGUNA

11:30. Triki-poteoa.
14:00. Haurren eta gazteen bazkaria.
16:00. Karaokea eta gazte jolasak.
20:00. Salbea.
20:00. Tortilla txapelketa eta sagardo dastaketa.
Ondoren. Erromeria Ansorregi eta Larrañagarekin.

ABUZTUAK 15, asteazkena. AMA BIRJIN EGUNA

11:15. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa adinekoentzat.
12:30. Herriko gaztetxoen arteko pilota partidak.
18:00. Herri kirol saioa.
22:00. Bertso saioa: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi eta Jesus Mari Irazu. Gai-jartzailea: Alex Perurena.
Ondoren. Babarrun igoera, festei amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!