Tolosaldea, zapaltzekoa: turismo gehigarria

Segore Etxe Berri

Babestutako edukia 2018ko uzt. 10a, 10:15

Segore Etxe Berrik kanpoalde bikaina du, lagunartean, familian disfrutatzeko. ATARIA

Paisaia berdez inguraturik eta erabateko naturan, Albizturko Santa Marina auzoan kokatzen da Segore Etxe Berri. Jatetxe, taberna eta ostatua lore, animalia eta Txindoki eta Murumendi bezalako mendien artean aurkitzen da. Segore Etxe Berrik eskaintzen dituen zerbitzuak jatetxea, taberna eta osatatua ingurune lasai eta naturalean disfrutatu daitezke.

Sukaldeari dagokionez, janari tradizonala da eskaintzen dutena. Artisau eran prestatzen dituzte produktu guztiak, produktu beraren benekotasun eta naturaltasuna mantenduz. Eta hein handi batean horregatik ere bada ezaguna Albizturko Segore Etxe Berri. Platerak kalitate eta eskuzabaltasunez hornituta iristen dira bezeroaren mahaira. Jatetxeak 180 pertsonarentzako edukiera du eta mota ezberdineko ekitaldiak ospatzen dira: ezkontzak, jaunartzeak, bataioak, familia bazkariak...

Ospakizunak

Jatxearen ondoan oraintsu berreraikitako Santa Marina baseliza dago, ezkontza eta beste ospakizunetarako aproposa. Parke ederra duen lorategi bikaina du eraikinak aurrean, umeek jolas dezaten, argazki eszenatoki aproposa. Kanpoaldean ere mahaiak daude eta eguraldi ona egiten duenean bertan jan daiteke. Lorategian ezkontzetako lunch-a eskaintzeko aukera dago. Ekitaldi bakoitzera egokitutako menuak eskaintzen dira eta etxeko berezitasunez osatutako karta.

Mendi ibilbide ezberdinak ere eskura daude, ostatuaren ingurunean, Santiagoko bidea adibide bat baino ez da, mendian ibilbideak egitea gogoko dutenentzat ezin aproposagoak.

Segore Etxe Berri ostatua hartzeko leku ezinhobea da, izan ere, Gipuzkoa erdialdean dago kokaturik eta lurraldeko leku enblematikoetara heltzeko eskuragarritasuna zabala da.

 

SEGORE ETXE BERRI

Helbidea. SANTA MARINA. ALBIZTUR.

Telefono zenbakia. 943 58 09 76 / 610 460 751.

E-maila. segore@segore.com.

Webgunea. www.segore.com.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!