Albizturko Andramariak 2017

Ez daukate parekorik

Ataria 2017ko abuztuaren 14a

Albizturko herritarrek erakutsi dute ez daukatela parekorik kantatzeko garaian. Umeak zein gazteak bildu dira bazkarian, eta karaokea egin dute ondoren herriko plazan.

Andra Mari jaietako hirugarren eguna dute gaur Albizturren. Goizean, triki poteoa egin dute eta haurren eta gazteen bazkaria izan dute ondoren. Ederki goxatu dituzte eztarriak bazkarian, eta kantatzeko duten abilezia erakutsi dute karaokean. Ondoren, gazte jolasak egin dituzte. 

Arratsaldean, tortilla txapelketa egingo dute, eta baita sagardo dastaketa ere. Gauean, bertso saioa egingo dute Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldiarekin. Ondoren, erromeria izango da Elustondo anai-arrebekin. 

Ikusi hemen egitaraua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!