Albizturko Andramariak 2017

Iritsi da urteko babarrunik preziatuena Albizturrera

Ataria 2017ko abuztuaren 12a

Arratsaldean jaurti dute Andra Mari jaietako txupinazoa Albizturren, eta festa giroa izango da bertan asteartera arte. Txupinazoaren ondoren, VI. Albiztour bizikleta lasterketa egin dute, eta herri afaria egingo dute gauean. 

Xabier Telletxea pilotariak eta Julen Dorronsoro txirrundulariak bota dute aurtengo jaietako suziria. Ordurako, bizikletak prest zituzten herriko hainbat haurrek eta gaztek. Izan ere, txupinazoaren ondoren, VI. Albiztour bizikleta lasterketa jokatu dute. Lehenengo, haurren txanda izan da, eta azkarrenak ez du pedalen beharrik ere izan lehenengo iristeko. Gazteek, berriz, ziztu bizian egin dute Albizturko plazako igoera.

Gauean, herri afaria egingo dute eta Kupela taldeak alaituko du lehen erromeri gaua. Eguraldia lagun, albizturtarrek ez daukate aitzakiarik dantzarik ez egiteko. 

Ikusi hemen egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!