I. Albizturko Babarrun Jatea antolatu dute

Ataria 2016ko azaroaren 9a

Azaroaren 19an jende ugari elkartzea espero dute Albizturko frontoian. Bizkor Guraso Elkarteak antolatuta, Albizturko Udalaren eta Arkaitz elkartearen laguntzarekin, I. Albizturko Babarrun Jatea egingo dute. 

Babarrun dezente ereiten da Albizturren, baina babarrun herri bazkaririk ez da egin, eta guraso elkartetik pausoa ematea erabaki dute. Ekitalditik ateratzen den dirua, hain justu, guraso elkartearentzat izango da.

14:00etan hasita «bazkari mundiala» egingo dute, beraz, azaroaren 19an: babarrunak, sakramentuak, postrea, kafea eta kopa izango dute menuan. Helduek 22 euro ordaindu behar dituzte eta 12 urte arteko haurrek 10 euro.

Bazkariaren ondoren, bertso saioa izango dute puntako bertsolariekin, umeentzako ekitaldiak eta txokolate jatea. Bazkarirako txartelak salgai daude Elane jatetxean eta Herriko Ostatuan, eta epea hilaren 13an bukatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!