'Hauspo artean' irrati saio berria martxan

Ataria 2016ko urriaren 7a

Berrikuntza ugarirekin dator aurten Ataria Irratia! Hauspo artean irrati saio berria jarriko da martxan larunbat honetan.

Ander Malbadik gidatutako trikiti saioa da. Mikrofonoaren atzean ez da bakarrik egongo albizturtarra; astero gonbidatu berezia izango du ondoan. Larunbat honetan Asier Unsainen txanda izango da.

Larunbatero emitituko da 12:00etan eta errepikapena entzuteko aukera izango da astelehenetan, 20:00etatik aurrera. Ataria irratian, 107.6 frekuentzian entzun ahal izango da, baita www.ataria.info webgunean ere.

Galdu egingo al duzu?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!