Ez dute atxiloketarik egin errepide ondoan aurkitutako hildakoaren auzian

Ataria 2016ko otsailaren 29a

Ostegun goizean aurkitu zuten hildakoaren gorpua Albizturren, Tolosatik Bidania-Goiatzera doan errepidearen ondoan.

Ertzaintzaren hipotesi nagusia da Azpeitiako Corrugados lantegian lapurreta egiten ari zela hil zela gizonezkoa. Lantegian aurkitutako odola eta hildakoaren arteko lotura oraindik ikertzen ari dira.

 

Corrugados lantegian lapurreta egiten aritu ziren taldeko kideen bila dabil Ertzaintza. Poliziaren hipotesi nagusia, hain justu, hildakoaren ustezko taldekoek utzi zuten gorpua Albizturko errepidearen ondoan.

Gorpua aurkitu zuten egunean bertan Ertzaintzak ondorioztatu zuen ez zela auto batek harrapatuta hil, eta, beraz, beste leku batean hil zela eta ondoren gorpua bertan utzi. Ondoren jakin zuten Corrugados lantegian odol putzu bat aurkitu zutela enpresako zaindariek, eta ikerketa abiarazi zuten bi gertaerek zerikusia izan dezaketen argitzeko. Ikerketa zabalik dago, eta oraindik poliziak ez du lortu ustez lapurretan aritu ziren taldeko kideak atzematea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!