Gizonezko bat hil da zuhaitz bat gainera erorita Santutxon

Ataria 2015eko urriaren 13a

Albizturko Santutxu bidegurutzearen ondoko lursail batean gertatu da ezbeharra.

Gaur goizean gertatu da istripua Albizturko Santutxo bidegurutzetik gertu. Lursaileko zuhaitzak mozten ari zirela gertatu da ezbeharra. Hildakoa albizturtarra da, lursailaren jabea.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, medikua bertara iritsi denean, dagoeneko hilik zegoen gizonezkoa. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du gertatutakoa argitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!