Albizturgo jaiak 2015

Albizturko jaietako egitaraua

Ataria 2015eko uztailaren 29a

Abuztuaren 14an hasi eta  hiru egunetan ospatuko dituzte Andra Mari jaiak.

ABUZTUAK 14, OSTIRALA
12:00. Jaien hasiera babarrun jaitsierarekin. Segidan IV. AlbizTour bizikleta karrera.
13:00. Pintxo-poteoa kalejiran.
17:00. Puzgarriak, giza-futbolina eta balanz-bike jolasak.
21:00. Herri afaria Euskal Parrillaren eskutik.
Ondoren. Elustondo trikitilarien eskutik erromeria goizaldera arte.

ABUZTUAK 15, LARUNBATA
Goizean. Albizturko txistulariekin kalejira.
11:15. Meza nagusia.
12:00. Hamaiketakoa herriko erretiratuentzat eta herriko gaztetxoen pilota partidak.
18:00. Herri kirolak Aimar Irigoienen eskutik.
Jarraian. Bertsolariak: Amaia Agirre eta Loidisaletxe.
22:00. Dantza emanaldia Oinargi herriko umeen eskutik.
23:00. Izer eta Alabier
trikitilariekin erromeria
goizaldera arte.

ABUZTUAK 16, IGANDEA
11:15. Meza nagusia eta Agur Erregina.
12:00. Toka herrikoia.
18:00. Pilota partidak Saiazen
eskutik:
•Aranguren vs Zubizarreta.
•Labaka-Telletxea / Urretabizkaia-Erasun.
 20:30. Patata tortilla lehiaketa eta ondoren sagardo dastaketa.
Ondoren. Malbadi Anaien emanaldia.
23:30. Babarrun igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!