Albizturko pinudia sute arriskutik kanpo da

Ataria 2015eko ekainaren 29a

Aldameneko pinudia arriskuz kanpo geratu da suhiltzaileen lanari esker; zerrategi barruko makina batek su hartu du, eta horretan dihardute, orain, suhiltzaileek.

GI-3042 errepidean, Albizturren, Santa Marina aldera, 1. kilometroan sute bat piztu da Arkaizpegurrak S.L. zerrategian. 10:25ean piztu da sua zerrategiaren kanpoaldean eta Segurtasun Sailetik Ataria-ri jakinari diotenez "ondoko pinudira zabaltzeko arriskua" sortu da.

Basozainari jakinarazi diote sutearen berri, eta segituan bertaratu dira suhiltzale, Ertzain nahiz Gurutze Gorriko langileak, eta ordubeteren buruan, aldameneko pinudia arriskuz kanpo geratu da. Horrela, errepidea zabaldu dute eta lanari jarraitu diote. Zerrategi barruan makina batek su hartu du ezbeharraren ondorioz, eta horretan dihardute suhiltzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!