PSE-EEk ez du oraindik jakinarazi zer egingo duen Albizturren lortutako alkatetzarekin

Imanol Garcia Landa 2015eko maiatzaren 25a

Albizturren, boto txuriak, zenbaketa eta gero.

Aste honetan PSE-EEko Gipuzkoako zuzendaritza batzordeak bilera egingo du, jasotako emaitzen inguruan hausnartu eta erabakiak hartzeko. Besteak beste, Albizturren alkatetza hartuko duten erabakiko dute bilera horretan.

Albizturko PSE-EEko zerrendaburua Patricia Val da. Eibarren jaioa, egun Donostian bizi da eta ogibidez abokatua da. Alokabideko zuzendari orokorra eta alokairuko etxebizitzen kudeaketaren Sozietate Publikoaren kontseilari delegatua izan da.

Bestalde, aipatzekoa da PSE-EEk lehenengo aldiz lortu duela Larraulgo Udalean ordezkaritza izatea; zinegotzi bat lortu du, hain zuzen. Zerrendaburua Manuel Huertas da, Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi ohia.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!