10:00-19:00. 3x3 Bolei Txapelketa Mistoa Ferialekuan, Toloboleik antolatuta. 11:00. Gure Zirkuaren karpa txikian haurrentzat zirku tailerra Lur Aranburu kontortsionistarekin. Aurrez eman behar da izena. 13:00. Tolosako Udal Bandaren kontzertua auzoko Zuberoa Auzoko plazan (euria eginez gero buruhandien lokalean). 17:00. Haur jolasak. 18:00. Buruhandi eta erraldoien konpartsa, eta entzierroa zezen txikiekin. 18:30. Txokolate jatea. 19:00. Bolei Txapelketako sari banaketa. 19:30-00:30. Tardeoa, Txanpa Mix 2.0-rekin. Food Truck-a egongo da. 01:00-04:00. DJ Txusti.
Erakusketa eta bisita gidatua. Ondarea arriskuan? Ezagutu txotxongiloen sekretu ezkutuak! Istorio handiak maite dituzu? Etorri Topic-era horiek ezagutzera! Gure museoko pieza bakoitzaren atzean kontatuak izateko zain dauden mila eta bat istorio daude. Kontakizun liluragarriak dira; txotxongilo bakoitza sortu zuten eskuez, maskarak biziberritu ziren erritu eta ohiturez, eta gure gizartearen aldaketen ondorioz gaur egun desagertzeko arriskuan dauden tradizioez hitz egiten digute. Ez utzi gal daitezen. Topic-en lan, erritu eta istorio hauei balioa eman nahi diegu, eta horiek salbatzeko kide izatera gonbidatzen zaitugu. Zatoz gurekin erakusketa berezi honetara. Etorri Topic-era, ezagutu bere magia eta lagundu iezaguzu istorio hauek bizirik mantent- zen, isiltasun bihurtu baino lehen. 11:30. Euskaraz. 12:30. Gaztelaniaz.
Zientzia azokan erakusketa ibiltaria. Zazpi infografiak osatzen dute erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz daude eginda eta formatu handikoak dira. Gure merkatuetan ohikoak diren produktuen atzean dagoen zientzia erakustea dute helburu.
Mahai ingurua, hitzaldia eta kontzertua. Ondarea arriskuan? Ezagutu txotxongiloen sekretu ezkutuak! Istorio handiak maite dituzu? Etorri Topic-era horiek ezagutzera! Gure museoko pieza bakoitzaren atzean kontatuak izateko zain dauden mila eta bat istorio daude. Kontakizun liluragarriak dira; txotxongilo bakoitza sortu zuten eskuez, maskarak biziberritu ziren erritu eta ohiturez, eta gure gizartearen aldaketen ondorioz gaur egun desagertzeko arriskuan dauden tradizioez hitz egiten digute. Ez utzi gal daitezen. Topic-en lan, erritu eta istorio hauei balioa eman nahi diegu, eta horiek salbatzeko kide izatera gonbidatzen zaitugu. Zatoz gurekin erakusketa berezi honetara. Etorri Topic-era, ezagutu bere magia eta lagundu iezaguzu istorio hauek bizirik mantent- zen, isiltasun bihurtu baino lehen.
12 hegazti espezien argazkiak bildu ditu Elena Marquezek.
Rut Olabarriren praktika, ehungintza, oroimena eta fikzioa gurutzatzen diren lurralde bezala uler daiteke, bereizi ezin izateraino.
Seve Iglesiasen pinturak eta pirograbatuak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Gizakiak naturarekiko duen harremana aztertzen du Aranzadiren erakusketa.