2026/10/10 - 2026/10/18 10:00

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiak
Topic, Tolosa

Mahai ingurua, hitzaldia eta kontzertua.

Ondarea arriskuan? Ezagutu txotxongiloen sekretu ezkutuak!

Istorio handiak maite dituzu? Etorri Topic-era horiek ezagutzera! Gure museoko pieza bakoitzaren atzean kontatuak izateko zain dauden mila eta bat istorio daude. Kontakizun liluragarriak dira; txotxongilo bakoitza sortu zuten eskuez, maskarak biziberritu ziren erritu eta ohiturez, eta gure gizartearen aldaketen ondorioz gaur egun desagertzeko arriskuan dauden tradizioez hitz egiten digute. Ez utzi gal daitezen. Topic-en lan, erritu eta istorio hauei balioa eman nahi diegu, eta horiek salbatzeko kide izatera gonbidatzen zaitugu. Zatoz gurekin erakusketa berezi honetara. Etorri Topic-era, ezagutu bere magia eta lagundu iezaguzu istorio hauek bizirik mantent- zen, isiltasun bihurtu baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!