13-16 urte bitarteko haurrei zuzendurik. 'Esnearen kolorekoa'.
'Galerei lekua egiten' Patxi Izagirrerekin. Hitzaldi irekia eta doakoa. Zaintza eta itzultzaile zerbitzuak egongo dira.
18:00. 'Aitatxo' dokumentalaren proiekzioa. Ondoren. Solasaldia Anakotz Lasarterekin.
'Ombuaren itzala' filmaren emanaldia eta solasaldia. Proiekzio hasieran aurkezpen labur bat egingo du Patxi Bisquert zuzendariak, eta filma amaitu ondoren solasaldia izango da.
10-12 urte bitarteko haurrei zuzendurik. '27 ipuin zopa hartzeko'.
Santa Kruz apaiz gerillaria. Heriotzaren mendeurrena Elduainen. 'Itzaleko protagonistak. Historiaren kontakizun androzentrikoa', Amaia Nausia Pimoulier.
19:00. XXIII. Patata Tortilla Lehiaketa; txupina eta Estebania erraldoiari ongietorria auzoko txarangarekin. Lehiaketak irauten duen bitartean auzoan egin daitezkeen zenbait hiri esku-hartzetarako maketen aurkezpena egingo dute. 22:00. Bakarrizketak: Mirari Martiarena eta Ander Malbadi. 23:00-01:00. Txamakos taldearen kontzertua. 01:00-04:00. DJ Tsuni.
Onintza Enbeitak 'Bizitza baten txatalak' liburua izango du oinarri.
Auzo elkartokia pentsatzen saio irekia. Auzo-elkartearen ingurua eraberritzeko parte-hartze prozesua: proiektua aurkeztu eta auzokideen ideiak eta proposamenak jasotzeko saioa.
Eusko Label Txapelketa. Serie B. Amiano vs Zubizarreta IV. Binaka. Jaka-Landa vs Larrazabal-Gabirondo.
19:45. Larramendi plazan inaugurazioa. 20:00-22:00. Pintxo-pote musikala. Atzoko eta gaurko abestiak. 21:00. Bingoa, kontsumizio bakoitzeko kartoi bat.
Zientzia azokan erakusketa ibiltaria. Zazpi infografiak osatzen dute erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz daude eginda eta formatu handikoak dira. Gure merkatuetan ohikoak diren produktuen atzean dagoen zientzia erakustea dute helburu.
Mahai ingurua, hitzaldia eta kontzertua. Ondarea arriskuan? Ezagutu txotxongiloen sekretu ezkutuak! Istorio handiak maite dituzu? Etorri Topic-era horiek ezagutzera! Gure museoko pieza bakoitzaren atzean kontatuak izateko zain dauden mila eta bat istorio daude. Kontakizun liluragarriak dira; txotxongilo bakoitza sortu zuten eskuez, maskarak biziberritu ziren erritu eta ohiturez, eta gure gizartearen aldaketen ondorioz gaur egun desagertzeko arriskuan dauden tradizioez hitz egiten digute. Ez utzi gal daitezen. Topic-en lan, erritu eta istorio hauei balioa eman nahi diegu, eta horiek salbatzeko kide izatera gonbidatzen zaitugu. Zatoz gurekin erakusketa berezi honetara. Etorri Topic-era, ezagutu bere magia eta lagundu iezaguzu istorio hauek bizirik mantent- zen, isiltasun bihurtu baino lehen.
12 hegazti espezieren argazkiak bildu ditu Elena Marquezek.
Rut Olabarriren praktika, ehungintza, oroimena eta fikzioa gurutzatzen diren lurralde bezala uler daiteke, bereizi ezin izateraino.
Seve Iglesiasen pinturak eta pirograbatuak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Gizakiak naturarekiko duen harremana aztertzen du Aranzadiren erakusketak.
Historia aldatu zuten emakumeak. Historian ekarpen garrantzitsua egin duten emakumeei omenaldia egin nahi die Ereite elkarteak ondutako erakusketak.