Itzuli bat. 5 kilometro. Bi itzuli. 10 kilometro. Izena ematea: 13 euro.
11:00. Emakumezko eta gizonezkoen toka plazan. 14:30. Paella txapelketa plazan. 14:30. Bazkaria. 17:30. DJ Xaibor plazan, umeentzako disko-festa. 18:30. Patata tortilla erraldoia plazan.19:30. Numen dantza akademiaren emanaldia. Ondoren. Arratoiaren erretzea eta festa amaierako txupinazoa.
Helduan krosa amaitutakoan. 0-5 urte. 300 metro. 6-9 urte. 500 metro. 10-14 urte. 1.250 metro. Izena ematerakoan Saharako kanpamenduetara umeei bidaltzeko eskolako materiala entregatu beharko da.
Jac Blues blues gitarrista eta abeslariaren kontzertua. Jaime Alvarellos Correcher 13 urterekin hasi zituen Galizian bere lehenengo musika emanaldiak, 2008an Musikeneko lizentziatura lortzeko Donostiara etorri zen, geroztik Bera eta Hendaia artean bizi da.
Zientzia azokan erakusketa ibiltaria. Zazpi infografiak osatzen dute erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz daude eginda eta formatu handikoak dira. Gure merkatuetan ohikoak diren produktuen atzean dagoen zientzia erakustea dute helburu.
Mahai ingurua, hitzaldia eta kontzertua. Ondarea arriskuan? Ezagutu txotxongiloen sekretu ezkutuak! Istorio handiak maite dituzu? Etorri Topic-era horiek ezagutzera! Gure museoko pieza bakoitzaren atzean kontatuak izateko zain dauden mila eta bat istorio daude. Kontakizun liluragarriak dira; txotxongilo bakoitza sortu zuten eskuez, maskarak biziberritu ziren erritu eta ohiturez, eta gure gizartearen aldaketen ondorioz gaur egun desagertzeko arriskuan dauden tradizioez hitz egiten digute. Ez utzi gal daitezen. Topic-en lan, erritu eta istorio hauei balioa eman nahi diegu, eta horiek salbatzeko kide izatera gonbidatzen zaitugu. Zatoz gurekin erakusketa berezi honetara. Etorri Topic-era, ezagutu bere magia eta lagundu iezaguzu istorio hauek bizirik mantent- zen, isiltasun bihurtu baino lehen.
12 hegazti espezieren argazkiak bildu ditu Elena Marquezek.
Rut Olabarriren praktika, ehungintza, oroimena eta fikzioa gurutzatzen diren lurralde bezala uler daiteke, bereizi ezin izateraino.
Seve Iglesiasen pinturak eta pirograbatuak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Gizakiak naturarekiko duen harremana aztertzen du Aranzadiren erakusketak.
Historia aldatu zuten emakumeak. Historian ekarpen garrantzitsua egin duten emakumeei omenaldia egin nahi die Ereite elkarteak ondutako erakusketak.