09:15. Diana auzoko kaleetan Tolosako Udal Txistulari bandaren eskutik. 12:00. Udaberri dantza taldearen emanaldia. 14:30. Bazkaria Euskal Parrillaren eskutik. 16:00. Mus txapelketa plazan. 16:30. Enzierrilloa auzoko kaleetan. 17:00. Zezentxoak zezen plazan Peña Frascueloren laguntzarekin 8-16 urteko gazteentzat. 19:00. Txokolatada plazan.19:00. Bruno eta Lorenarekin runba– arratsaldea. 21:30. Afaria Berazubi kalean.23:00. Su artifizialak Berazubi pirotekniaren eskutik. Ondoren. Alaiki taldearen lehen emanaldia.
10:00. Baserritarren eta artisauen azoka dultzaineroek eta Loatzoko trikitilariek alaituta. 11:30. Arrautza kabira jolasa haurrentzat eta helduentzat beheko plazan. 12:00. Ardo dastaketa Mendiko upategiko ardoekin. 14:30. Bazkaria. Norberak bere kubiertoak eraman beharko ditu. 18:30. Herri-kirol desafioa hainbat ofiziotan. Jokin Urretabizkaia Basozabal, Irati Astondoa, Julen Kañamares eta Uxue Ansorregi. Ondoren. Erromeria Ostolaza eta Larrañagarekin eta taloak Anoetako talogileen eskutik.
10:15-15:00. Autobus zerbitzua, Bulandegi bideko errotonda, Zubiaurretxoko bidegurutzea eta Herrigunea lotzeko. 10:30-14:30. Baserriko produktuen eta artisauen postuak. 11:30-13:00. Haurrentzat, Pottoketan ibiltzeko aukera. 11:00-14:00. Artilea nola garbitu eta hennazko tatuaien tailerrak, frontoian. 12:30. Plaza dantza gidatuak, Pello M. Otaño plazan. 13:00. Herriko ekoizleen produktuen dastaketa. Hanburgesak, yogurtak, gazta freskoa eta bizkotxoa. 14:30. Euskal kantu saioa Olaia Toralekin, Zimiterioan. 18:00. Herri-kirolen proba konbinatua: aizkora eta harri-jasotzea, frontoian. Egunean zehar. El Salvadorren aldeko pintxo eta edarien postua.
Erreboteko finala. 63. Enrique Abril txapelketa. Behar Zana (Larronde-Iraola-Luixa-Oñate-Zufi) eta Luzean (Karrikaburu-Prak¡jt-Mendiola-Ehyeramuno-Hiriart).
Udaberri Dantza Taldeak Bizkaian girotutako emanaldia emango du Berazubin. Dantzari dantza, Kaxarranka, Eguzki dantza, Arratiako jota eta porrue eta Sardineren dantzak egingo dituzte.
Zientzia azokan erakusketa ibiltaria. Zazpi infografiak osatzen dute erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz daude eginda eta formatu handikoak dira. Gure merkatuetan ohikoak diren produktuen atzean dagoen zientzia erakustea dute helburu.
Santa Kruz apaiz gerrillaria. Heriotzaren mendeurrena. Karlismoari buruzko erakusketa, Manuel Arroyok prestatuta. 10:00-13:00. Astelehenetik ostiralera. 18:00-20:00. Ostiral eta larunbatetan. 10:30-13:00. Igandeetan.
Mahai ingurua, hitzaldia eta kontzertua. Ondarea arriskuan? Ezagutu txotxongiloen sekretu ezkutuak! Istorio handiak maite dituzu? Etorri Topic-era horiek ezagutzera! Gure museoko pieza bakoitzaren atzean kontatuak izateko zain dauden mila eta bat istorio daude. Kontakizun liluragarriak dira; txotxongilo bakoitza sortu zuten eskuez, maskarak biziberritu ziren erritu eta ohiturez, eta gure gizartearen aldaketen ondorioz gaur egun desagertzeko arriskuan dauden tradizioez hitz egiten digute. Ez utzi gal daitezen. Topic-en lan, erritu eta istorio hauei balioa eman nahi diegu, eta horiek salbatzeko kide izatera gonbidatzen zaitugu. Zatoz gurekin erakusketa berezi honetara. Etorri Topic-era, ezagutu bere magia eta lagundu iezaguzu istorio hauek bizirik mantent- zen, isiltasun bihurtu baino lehen.
12 hegazti espezieren argazkiak bildu ditu Elena Marquezek.
Rut Olabarriren praktika, ehungintza, oroimena eta fikzioa gurutzatzen diren lurralde bezala uler daiteke, bereizi ezin izateraino.
Seve Iglesiasen pinturak eta pirograbatuak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Gizakiak naturarekiko duen harremana aztertzen du Aranzadiren erakusketak.
Historia aldatu zuten emakumeak. Historian ekarpen garrantzitsua egin duten emakumeei omenaldia egin nahi die Ereite elkarteak ondutako erakusketak.