Azoka berezia. Malek fruta saltzailea, baserriko arrautzak, Eguzkileire, Larreta esnekiak, Zuzitza, Aralareko, Balerdipeko, Osabi kosmetika naturala, Zidernaut edariak eta Basoberri fruituak. Gaztain erreak eta udazkeneko kutixiekin saskiaren zozketa.
18:00. 2025 urtean jaiotako eta Iruran erroldatutako haurrei jaietako zapia emango diete kultur mahaiko kideek. 18:30. Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera. Jarraian kalejira Irurako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin. 19:00. VIII. San Migel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoaren finalerdiak trinketean. 21:00. Barrikotea San Migel plazan. Ondoren. Gabezin taldearen emanaldia.
'Olvido Flores' formatu txikiko antzezlana, Estefania de Paz taldearena. Gaztelaniaz. 50 minutu. 6 euro.
19:30-20:30. Argazki erakusketa, udaletxean. 1988-2004 bitarteko eskolako argazkiak eta aurtengo Ama Birjin eta sanbartolometako argazkiak izango dira erakusgai. 22:00. 'Hamaikua' emanaldia Alurr dantza taldearen eskutik, frontoian.
Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea. 'Aitor eta Jon etxera!'.
Gipuzkoako Fungi dibertsitatea erakusketa. Astez, 09:00etatik 12:30era egongo da zabalik. Arratsaldez ikusi nahi dutenek 688 604 466 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Mariona Masgrauren ibilbidea omentzeko erakusketa Topic-eko Anbigu aretoan. Tolosako Txotxongiloen Museoko maskotari izena ematen dion sortzaile kataluniarraren pieza berriak batu dira museoko bildumara. Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Astelehena: Itxita.
Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago. 4 ordu. Aurrez aurre. Gaztelaniaz.
11:00-13:00 (astelehena izan ezik) eta 16:00-20:00. Marce Tenak zuzenduriko Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa tailerraren lanen XIV. erakusketa. 5 urtetik gorako haurren lanekin osatuta dago.
Azken urteotan sortutako pintura eta eskulturak erakutsiko ditu Ramon Balerdi billabonatarrak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbata.
Herriko saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte udako azken beherapenez gozatzeko. Parte hartzen duten establezimenduetan erosketak egiten dituztenen artean bidaiak, sagardotegi-bazkariak eta gosariak zozketatuko dituzte.