18:00-00:30. Tolosako Garagardo Festa. 19:00-21:00 eta 23:00-00:30. DJ Fer.
II. Zerkausia Bandera, Tolosako eragileen arteko estropada. Erlojupekoa.
'Alkizan katebegi bat euskalduntzearen bidean'. Euskara ikasteko barnetegiaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. 19:00. Ekitaldi instituzionala ganbaran. 'Alkiza, katebegi bat euskalduntzearen bidean' liburuaren aurkezpena eta Alkizako barnetegiaren mendi erdiko ibilbidea laburbiltzen duen 'Alkizako barnetegia' dokumentalaren proiekzioa.
Irurako Udala sari nagusia. Lopetegi II-Iturbe vs Hualde-Moncada.Halsouet-Castera vs Lopetegi I -Armendariz.
Metrokoadroka kolektiboaren 'Bi baso bat ur'. 5 euro. Edurne Azkarate eta Oier Guillanen zuzndaritzapean. Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez eta Iraia Elias aktoreekin. Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean. Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Tratu txarrak jaso dituen pertsona bati alaitasuna ebasten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi dela medio tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresna dela agerian utziz.
Gipuzkoako Fungi dibertsitatea erakusketa. Astez, 09:00etatik 12:30era egongo da zabalik. Arratsaldez ikusi nahi dutenek 688 604 466 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Mariona Masgrauren ibilbidea omentzeko erakusketa Topic-eko Anbigu aretoan. Tolosako Txotxongiloen Museoko maskotari izena ematen dion sortzaile kataluniarraren pieza berriak batu dira museoko bildumara. Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Astelehena: Itxita.
Google argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak. 4 ordu. Aurrez aurre. Gaztelaniaz.
11:00-13:00 (astelehena izan ezik) eta 16:00-20:00. Marce Tenak zuzenduriko Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa tailerraren lanen XIV. erakusketa. 5 urtetik gorako haurren lanekin osatuta dago.
Azken urteotan sortutako pintura eta eskulturak erakutsiko ditu Ramon Balerdi billabonatarrak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbata.