Udazkeneko erlezaintza ikastaroa. Balerdipeko erleak proiektuko Mattin Jauregirekin. Euskaraz. 150 euro. Irailaren 14, 16, 21, 23, 28 eta 30ean.
Arroz esnea egiteko sekretuak, aholkuak eta trikimailuak ezagutzeko ikastaroa.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Mariona Masgrauren ibilbidea omentzeko erakusketa Topic-eko Anbigu aretoan. Tolosako Txotxongiloen Museoko maskotari izena ematen dion sortzaile kataluniarraren pieza berriak batu dira museoko bildumara. Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Astelehena: Itxita.
Sortu bideoak zure gustuko irudiekin. 6 ordu. Aurrez aurre. Gaztelaniaz.
11:00-13:00 (astelehena izan ezik) eta 16:00-20:00. Marce Tenak zuzenduriko Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa tailerraren lanen XIV. erakusketa. 5 urtetik gorako haurren lanekin osatuta dago.
Azken urteotan sortutako pintura eta eskulturak erakutsiko ditu Ramon Balerdi billabonatarrak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbata.