'Onddoak, bioaniztasunaren giltzarri' ibilbide gidatua, Aranzadiko Joxepo Teresen eskutik.
Jubilatuen Eguna 10:00. Diana. 11:00. Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik Aurrera plazan. 12:00. 2025ean jaiotako haurrei ongi etorria. 12:30. Apar festa. 13:00. Jubilatuen jolasak Elizpe jubilatu elkartearen eskutik. 14:30. Jubilatuen bazkaria. Ondoren. Jubilatuen dantzaldia. 16:00. V. Xake eta XVI. Joxe Arregi mus txapelketak. 16:30. Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien taldea eta lagunak. 18:00. X. Patata tortilla lehiaketa. 19:45. Patata tortilla lehiaketako sari banaketa. Lehiaketan egindako tortillak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.
12:30. Sagardoa eta parrilla. Txorizoa eta hirugiharra. 15:00. Herri bazkaria. Paella jatea. 17:30. Bingoa. Ondoren. Txapel jaurtiketa lehiaketa.
'Gazako garrasia' erakusketa udaletxeko ganbaran. 09:00-15:00. Astelehenetik ostiralera.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Mariona Masgrauren ibilbidea omentzeko erakusketa Topic-eko Anbigu aretoan. Tolosako Txotxongiloen Museoko maskotari izena ematen dion sortzaile kataluniarraren pieza berriak batu dira museoko bildumara. Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Astelehena: Itxita.
11:00-13:00 (astelehena izan ezik) eta 16:00-20:00. Marce Tenak zuzenduriko Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa tailerraren lanen XIV. erakusketa. 5 urtetik gorako haurren lanekin osatuta dago.
Azken urteotan sortutako pintura eta eskulturak erakutsiko ditu Ramon Balerdi billabonatarrak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbata.