Ahoz aho: belaunaldiz belaunaldi. Iturriz aelkartea. Ixabel Agirresarobek dinamizatuta. Euskaraz, Herrikide ikastetxeko ikasleentzat.
10:30. Korrika Txikia Alde Zaharreko kaleetan. 21:00. Amarotz auzoan jan-edana eta musika. 21:30. Txokolatea, pastak eta musika Berazubi auzoan, San Frantziskon eta Zerkausian. 22:35. Korrika Tolosan.
Korrikari ongi etorria egiteko festa. 15:00. Korrika txikia: Herrigunetik abiatuko da eta Zubimusuko zubian lekuakoa Villabonara pasatuko dute. Jarraian. Joxe Arregi plazan merienda. 18:00. Peto-banaketa. Zizurkilgo lekuko-hartzaileei Joxe Arregi plazan. 19:00. Hitzaldia Urkamendin. Guta gutarrak 'Beltxa'ren ipuina bahitu zenekoa. 20:30. Bokata-afaria Urkamendi elkartean. 22:30. Korrikaren lekuko-hartzaileak dagokien tokira kalejiran, Loatzo musika eskolarekin alaituta.
15:00. Anoetako Herri Ikastolak eta Irurako Ikastolak Korrika Txikia egingo dute bi herrietan elkarrekin. Iruratik abiatuko dira. Ondoren. Irurako plazan mezua irakurriko dute. 16:15. Plazan argazkia.
15:00-16:30. Korrika Txikia plazatik Azkuera, San Inazio auzora, Zumardiaundira eta plazara. 16:30. Korrikaren kantarekin goazen dantzara! Plazan. 18:00-20:00. Gazteen patata tortilla txapelketa. 20:00. Barrikotea, plazan. 20:30. Magoaren ikuskizuna gaztetxean. 22:00. Kalejiran plazatik herri sarrerara.
15:00. Korrika Txikia eskolatik plazara. Jarraian. Merienda. 17:00. Haurrentzako herri kirolak eta buruhandiak. 18:30. Euskal abestien bingoa. Ondoren. Afari merienda.
15:00. Korrika Txikia, eskolaren eskutik.16:00. Haur jolasak eta txokolatea, gaztetxearen eskutik.18:30. Tirabira taldearen kontzertua eta pintxopotea, Ostatuaren eskutik. 20:00. Ogitarteko afaria.
15:20. Korrika txikia. Zizurkilek lekukoa pasako dio Villabonari Zubimusu zubian. Mezuaren irakurketa Errebote plazan. Ondoren. Merienda, txokolatea Irrintzi elkartearen eskutik.18:00. Erraldoiak eta buruhandiak. Besamotza konpartsaren eskutik Errebote plazatik abiatuta. 19:00. Elektrotxufla Elektrotxaranga. Errebote plazatik abiatuta 21:00. Barrikotea. 23:40. Korrika.
14:30. Korrika Txikia Iruratik hasita Anoetara. Amaieran. Txokolate bokatak banatuko dituzte. 16:00. Jolasak DBHko gazteek gidatuta. 19:30. Bingo-pote musikatu. 20:30. Afari barrikotea frontoian.23:16. Iritsiko da Korrika Hernialdeko bidegurutzetik.
'Zahartzaro feministarantz boga, boga' dokumentalaren proiekzioa.
18:30. Poteo musikatua tabernan.19:30. Afari merienda.21:00. Lizartzara.21:30. Korrika.
Baserritar Misto Programa ezagutarazteko informazio saioa, belaunaldi erreleboa sustatzeko helburuarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, doan. Joseba Aranburu, Nekazaritza eta Lurralde Oreka Berdeko zuzendariak, eta Iñaki Labakak, saileko aholkulariak, azalduko dituzte programaren funtzionamendua eta berrikuntzak. Horrez gain, programan parte hartzen ari diren baserritar Misto Profesionalek ere hartuko dute parte, beren esperientziak partekatzeko.
20:00. Afari autogestionatua. Edaria udalaren kontura. Eguraldi onarekin eskolako patioan, eguraldi txarra eginez gero gaztetxean.22:00. Denak batera Ibarra aldera abiatuko dira.23:00. Korrika Ibarran.
21:33. Lizartza. 22:31. Txarama. 22:35. Amarotz. 22:41. Tolosa. 22:53. Ibarra. 23:01. Tolosa. 23:20. Anoeta. 23:22. Irura. 23:41. Amasa-Villabona. 23:53. Zizurkil. 23:59. Aduna.
'Transmisioari lekua emanaz'. Artozko tapiz alfonbrak-arta lorea. Lola Altolagirre artistaren erakusketa.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.