Malek fruta saltzailea, Larreta esnekiak, Sasiaingo sagar zukua eta baserriko arrautzak.
17:00. Merienda herriko haurrentzat. Ondoren. Ipuin kontaketa eta murala margotzea, guraso elkarteak antolatuta.
Binefarreko Titiriteroen instalazio interaktibora bisita gidatua. Bisitariek txotxongiloak ukitu eta manipulatuko dituzte, eta proiektatutako ikuskizuna ikusi. Izena emateko: 943 65 04 14 edo pedagogia@cittolosa.com. 17:00. Euskaraz. 18:00. Gaztelaniaz.
17:30. 'Sorgina, banaiz' dokumentala. Jarraian. Asisko Urmenetarekin solasaldia.
DYAren ikastaroa. Doakoa. 'Ohiko larrialdi hitzaldia'. Hitzaldia larrialdi baten aurrean jarduteko protokoloarekin (PAS) hasiko da, eta jarraian egunerokoan gerta daitezkeen egoera ohikoenei buruzko azalpenak eskainiko dira: arnasbidearen buxadura, hemorragia larriak, erredurak, gorputz arrotzak, bihurridurak, hausturak eta luxazioak, toraxeko eta abdomeneko traumatismoak, bularreko mina, konbultsioak eta kontzientzia-galera.
Gipuzkoako Herriartekoa. Lehen fasea. Finalaurrekoa. Tolosa vs. Beasti.
'Menopausiako erronkei aurre eginez'. Nutrizio estrategikoa menopausian. Aitziber Aizpuru Bereziartua, dietista-nutrizionistarekin.
18:00. 2025ak emandakoa errepasatzeko eta 2026ko aurreikuspenei buruz hitz egiteko. Ondoren. Mokadutxoa Zazpi-itturri elkartean.
'Neska ezkertiarra' filma proiektatuko dute. Emanaldiaren ondoren solasaldia egingo dute.
Itaiaren 'Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamena' hitzaldia, Ibarrako Gazte Asanbladarekin batera.
'Txinpantze artean bizitzen'. Rebeca Atenciaren bidea Afrikan. (Gaztelaniaz). Kongoko Jane Goodall Institutuan eta Tchimpoungako Txinpantzeen Errehabilitazio Zentroan bizitzen ari den esperientziaz hitz egingo du Atenciak. Txinpantzeak beren habitat naturalean berreskuratzeko, birgaitzeko eta berriro sartzeko erronkak eta aurrerapenak azalduko ditu, baita txinpantzeen babeserako eta ongizaterako ikerketa zientifikoek duen garrantzia ere. Bere lanaren dimentsio humanoa eta etikoa islatzen duten bizipen pertsonalak ere kontatuko ditu.
19:30. 'Eskailerapekoa' antzezlana Idoia Torregarai era Mirari Martiarenarekin. Kultur etxean, doan. 21:00. Ibarrako emakumeon afaria, Xepla elkartean.
Olatz Salvador: 'Zainak eman'. Bere hirugarren bakarkako lana da, soinu organikoak eta elektronikoak oreka ezin hobean uztartzen dituena. Musika Bulegoa saria jaso zuen Salvadorrek 2022an.
Mihise eta Pelax taldeen kontzertua Aljibe Gauetan. Sarrerak aldez aurretik 5 euroan; eta, egunean bertan 8 euroan.
'Transmisioari lekua emanaz'. Artozko tapiz alfonbrak-arta lorea. Lola Altolagirre artistaren erakusketa.
10:30-13:30 eta 16:30-19:30. Migdala outlet festa. Arropa eta osagarriak Altzoko Iriarte baserrian. Zuzeneko musika. Sarrera doan.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
11-17 urteko gazteentzat. 6. mailatik aurrera. Eskulana eta murala leihoan.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.
Geuretik Sortuak egitasmoaren inguruko erakusketa.