Tisanak egiten ikasteko tailerra. Ainitze Sala fitoterapeutaren eskutik.
'Egur artea. Eraiki zure saskia'. Itziar Unzurrunzagarekin. Pago egur zatiak moztu, tirak ehundu eta txirikordatuz saski bat eraikitzen ikasiko dute. 15 euro. Azokalagunentzat. 15 euro.
Villabonako Elkartasun Sarearen eta Irrika aisialdi taldearen truke azoka. Galletak eta esnea jasoko dituzte eta trukean Elkartasun Sareak hilabeteotan jaso dituen jostailuak banatuko dituzte ekarpena egiten duten gaztetxoen artean.
'Eskuekin jardun' emakumeei bideratutako tailer artistikoa. Oihalekin egindako artelan handi bat osatuko du bakoitzak. 2 orduko bost saio.
Miren Agur Meaberen 'Amorante frantsesa' liburua aztertuko dute. Alaine Agirre Garmendiak dinamizatuta.
11:30. Bisita gidatu antzeztua, euskaraz. 12:30. Bisita gidatu antzeztua, gaztelaniaz. 17:00. Familientzako tailerra.
11:30. Hegitik Egiara ekitaldi nagusia. Zizurkilgo Herri Memoria taldeak antolatuta. Urkamendin, baina eguraldi txarra eginez gero zimiterioan egingo dute. 12:30. P. M. Otaño plazan, Zizurkilgo torturatuen sarearen aurkezpena eta agerraldia.
12:30. Me vale madre taldearen kalejira Tolosako kaleetan. 19:30. Me vale madre taldearen kontzertua. 10 euro. Gure Zirkuko karpan.
Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako txapelketa. Finalak. Nagusien 2. maila. Intxurre (Altuna) vs. Kuku (Luisa). Nagusien 1. maila. Oteiza (Epelde) vs. Beotiber (Arregi).
Kataluniako Zero en conducta taldearen 'Tormenta' ikuskizuna. 55 minutu. Gaztelaniaz.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Autodefentsa feminista, Maitena Monroyrekin. 2 saio. Doan.
'EmakumeARTEan' erakusketa. Tolosako Jabetze Eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia eta argazkigintza.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.