'Nola aurre hartu finantza zailtasunei: enpresa babesteko funtsezko erabakiak'.
'Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli'. 2 ordu. Euskara. Aurrez aurrekoa.
Gizarte zerbitzuekin solasean. Herriko irisgarritasuna aztertuko dute, eta ibilalditxo bat egingo dute.
Herrian adinekoen parte hartze soziala indartzeko, kafe baten bueltan.
Zizurkilgo Korrika batzordearen bilera, ostegunero.
Komunikazio asertiboari buruzko ikastaroa, Pepa Bojoren eskutik. 'Berdintasunean oinarritutako harremanak eraikitzeko tresna'.
UEMAk familiei eskainitako hitzaldia. 'Nola eragin gure seme-alaben hizkuntza ohituretan?'.
Irakurle kluba Jule Goikoetxearen 'Politeismo bastarta' eleberria lantzeko Oihana Arana dinamizatzailearekin, udaletxeko ganbaran.
'Hamaika irakurtzeko jaioak'. Geuretik Sortuak bekaren barruan. Tartean, Villabonan egonaldia egin duen Maitane Nerekan idazlearen ipuinak. Aurkezpen parte hartzailea izango da. Sarrera doan.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
'EmakumeARTEan' erakusketa. Tolosako Jabetze Eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia eta argazkigintza.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.