06:00. Plaza Zaharra. Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan. 08:00*. Zezen-plaza. Pattar zezena, elkarteetako txarangek alaituta. Ondoren, kalejira. 11:00*. Plaza Zaharra eta Zerkausia kalea. Sokamuturra Urdiña Txiki txarangak alaituta. *Beti ere, dermatosi nodular kutsakorra dela eta, Eusko Jaurlaritzak baimentzen badu. 11:00. Karroza eta konpartsen irteera. 12:00. Euskal Herria plaza. Txarangen bilkura; Txapel Haundi, San Esteban, Sukalde eta Arco Iris txarangen eskutik. Euria egingo balu, Berdura plazan. Ondoren, kalejira Gaztelako Ateraino. 15:45. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea. 16:00. Plaza Zaharretik. Kalejira zezen-plazara, Sukalde, San Esteban eta Kabila txarangekin. 16:30*. Zezen-plaza. Zezenak, txarangek eta Udal Txistulari Bandak alaituta. Ondoren, kalejira. 17:00. Isabelita gunea. Alondegia plaza. ‘Tururututu pailazo bihurtu’, Kiki, Koko eta Moko pailazoen dantzak, jokoak eta animazio festa, haurrentzat. 19:00. Zerkausia. Dantzaldia, Sukalde eta San Esteban txarangekin. 23:30. Kalez kale. Incansables txaranga.
Binakako Txapelketa. Play-off. Serie B. 3. sailkatua vs. 4. sailkatua. 5. sailkatua vs. 6. sailkatua.
Iratxe Retolazak gidatuta, 'Monogamoak' liburua aztertuko dute.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
'EmakumeARTEan' erakusketa. Tolosako Jabetze Eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia eta argazkigintza.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.
Juanan Zubeldiaren 2025eko uzta akuarelatan bilduta.