08:00. Felipe Gorriti plazatik. Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin. 08:45. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea. 10:00. Txarangen irteera. 11:00*. Plaza Zaharra eta Zerkausia kalea. Sokamuturra Urdiña Txiki txarangak alaituta. *Beti ere, dermatosi nodular kutsakorra dela eta, Eusko Jaurlaritzak baimentzen badu. 11:00. Karroza eta konpartsen irteera. 12:30. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Txintxeta, Txorroskilo eta Borragoma pailazoen ‘Txanpon baten truke’ ikuskizuna haurrentzat. 13:00. Txosnagunea, Plaza Berria. Kontzertua: La Jodedera. 15:45. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea. 16:00. Plaza Zaharretik. Kalejira zezen-plazaraino, Alcoyano, Aiz Orratz-Veleta eta Txapel Haundi txarangekin. 16:30*. Zezen-plaza. Zezenak, txarangek eta Udal Txistulari Bandak alaituta. Ondoren, Alde Zaharrera jaisteko txarangen kalejira, Nafarroa etorbidetik. *Beti ere, dermatosi nodular kutsakorra dela eta, Eusko Jaurlaritzak baimentzen badu. 16:30. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Rockalean elektrotxaranga. 16:45. Emeterio Arrese kalean. Bingo musikatua Alex Padillaren eskutik. 19:00. Zerkausia. Dantzaldia Alcoyano, eta Aiz Orratz-Veleta txarangekin. 19:00. Txosnagunea, Plaza Berria. Kontzertuak: Laket, Derrumbe eta DJ Txustiyas. 22:30. Euskal Herria Plaza. Kontzertua: Janus Lester 23:30. Kalez kale. Kalean eta Iraunkorrak txarangak.
Talai dantzariak Amezketako plazan elkartuko dira, kafea anisarekin hartu, eta taldeetan banatuta etxez etxe ibiliko dira. Talde batek Ugartetik hasiko du ibilbidea, eta besteak Amezketako baserriak bisitatuko ditu.Eguerdian, bi taldeak elkartu eta herria pasako dute.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
'EmakumeARTEan' erakusketa. Tolosako Jabetze Eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia eta argazkigintza.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.
Juanan Zubeldiaren 2025eko uzta akuarelatan bilduta.
19:30-23:30. Informazio-gunea, Trianguloan. 23:30-03:00. Arreta-gunea, Andragoran.