11:30. Kalez kale. Ozenki Txistulari Taldearen kalejira. 16:30*. Zezen-plaza. Zezenak, Kabi Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira. *Beti ere, dermatosi nodular kutsakorra dela eta, Eusko Jaurlaritzak baimentzen badu. / 16:30-19:30. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Euskal inauterien inguruko tailerrak haurrentzat: Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko… Ohiko mozorroak sortzeko aukera; joaldunen tailerra; zintzarria jotzeko jolasa eta mitologiarekin lotutako puzgarriak. 19:00. Andragoratik. Txarangora: Jabetze Eskolako emakumeen txarangaren kalejira. 19:30. Andre Maria kaletik. Ostiral Meheko danborrada. 22:00. Txosnagunea, Plaza Berria. Kontzertuak: Hazas, Tatta eta Dja. 22:30. Leidor aretoa. Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Meheko jaialdia. 23:30. Kalez kale. Jainekin txaranga.
Pello Errota eskolako ikasleen inauteri ostirala. 15:00. Eskolan mozorroen desfilea eta jarraian plazaraino kalejira. 15:30. Udaletxeko bakoitik pregoiaren irakurketa, kiroletako erakustaldien esketxak eta dantza. 16:05. Merienda. 21:00. Afaria herrikoia Iturriondon.
Malek fruta saltzailea, Larreta esnekiak, Sasiaingo sagar zukua eta baserriko arrautzak.
16:30. Pako Belearekin jolasak Gure Plazatxo taldeko nerabeen eskutik. 17:30. Erraldoien kalejira herrian Pako Belea konpartsarekin. Ondoren. Txokolatea.
'TxaranGORA!!'. Andragorarekin elkarlanean. Ines Osinagak eskainita. 12 saio. 21,6 euro.
Sukaldaritza tailerra. Herriko elkarteetan izango dira saioak.
'Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin'. 4 ordu. Gaztelaniaz. Aurrez aurre.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
'EmakumeARTEan' erakusketa. Tolosako Jabetze Eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia eta argazkigintza.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.
Juanan Zubeldiaren 2025eko uzta akuarelatan bilduta.