Aurretiazko borondateen inguruan gogoeta egiteko eta dokumentua tramitatzeko.
Egunean bertan hitzordua hartu behar da: 943 00 78 84.
Ikuspegi berriak. Kontatu ez ziguten historia, Ione Zuloaga, Gemma Pierola eta Eider De Diosekin. 3 saio. 5,4 euro.
Irurako ikastolak jaialdia eskainiko du. Aurtengo gaia munduko hizkuntza gutxituak izango da.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
'Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak'. 4 ordu. Euskaraz. Aurrez aurre.
'EmakumeARTEan' erakusketa. Tolosako Jabetze Eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia eta argazkigintza.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.
Juanan Zubeldiaren 2025eko uzta akuarelatan bilduta.