09:00-14:00. XXX. Zuhaitz Azoka. Zazpi mintegik hartuko dute parte, eta beste bi postu informatibo izango dira. Goizean. Hazien ponpak sortzen ikasteko tailerra, ‘Ezagutu, zaindu eta ekin zure ingurunean’.
Espazioetan barrena Uzturpe ikastolaren proiektua ezagutzeko aukera. Hamaiketakoa izango da.
Fleming herriko eskolan ate irekiak. 10:30. Euskaraz. 12:30. Gaztelaniaz.
Tolosako Musika Banda Tolosako Udal Txistulari Bandarekin batera kontzertua emango du. Inauteri doinuak joko dituzte.
TOPAk antolatuta. Jabi Aranaren omenez egindako murala inauguratuko du TOPA-k auzo elkartearekin elkarlanean. Urte luzez auzoko medikua izan zen Arana.
12:00. Inauteriei hasiera emango diete eta gibela dastatuko dute.Ondoren. Otsolar dantza taldearen emanaldia.
Gurea antzokia telebistako plato bilakatuko da, eta Tolosaldeko gazteentzako lehiaketa jokatuko da bertan. Hamabi taldek ekingo diote, eta jolasez jolas lehiakideak kanporatzen joango dira, bi taldek buruz burukoa jokatu arte.
'Irabazi Arte' telesailaren 5. denboraldiaren estreinaldia. Eserleku guztiaz betez gero, bigarren saioa egingo dute 18:00etan.
'Irabazi Arte' telesailaren denboraldi berriko lehen atala ikusiko dute.
'Irabazi arte' telesailaren 5. denboraldiaren estreinaldia.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Irurako VI. Frontenis Txapelketa. Binakakoa. Gazte Asanbladak antolatuta.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.
'EmakumeARTEan' erakusketa. Tolosako Jabetze Eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia eta argazkigintza.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.
Juanan Zubeldiaren 2025eko uzta akuarelatan bilduta.