13 eta 15 urte arteko gazteei zuzendutako Bota erantzuna! lehiaketa antolatu du Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak bigarrenez. Hirugarren kanporaketa jokatu da gaur. Nagore Arin kazetariak aurkeztuta.
Ahalduntze eskola. Ongizate emozionala eta autozainketa tailerra, Saioa Garmendiaren eskutik. 6 saio. Urtarrilaren 14an, 28an, otsailaren 4an, 18an, 25ean eta martxoaren 18an. 10 euro.
'Kristo fusilarekin' liburua aztertuko dute.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.