Axut eta Artedrama taldeek ondu duten antzerki lana. Harkaitz Canok eta Ximun Fuchsek idatzitako obra honetan Ramon Agirrek, Garoa Bugallok, Maialen Diazek, Aline Etxeberrik, Manex Fuchsek, Idoia Tapiak eta Oier Zuñigak parte hartzen dute.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.