Markeliñe konpainiak 'Mamut' lana eskainiko du 3 urtetik gorako ikusleentzat. Sarrerak 5 euro.
'Kolyada' erakusketa, Ukraniako Eguberrietako ohiko maskara eta txotxongiloen erakusketa. Kultura, artisautza eta neguko errituen sinbolismoa aberatsa ezagutzeko aukera.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.