Dementziari buruzko hitzaldia. Nora Tapia eta Naroa Bueno Alegiako osasun zentroko langileek emango dute.
'Mugak eta arauak haurren garapenean: zein da horien zentzua?'. Alvaro Beñaran, psikomotrizitatea eta pedagogoa.
Askatasuna haurtzaroan: mugak, nola eta zertarako. Heziketa seguru eta orekatua lortzeko gakoak. Ane Ablanedorekin, pedagogia berritzaileen formatzailea.
Zizurkilgo Korrika batzordearen bilera, ostegunero.
Jose Ramon Mauduit Agirrezabalak 'Ukitu hazkuntza eredua, sormenezko bizitza baterako laguntzeko artea' liburua aurkeztuko du. «Larruazaletik bihotzera: etorri gurekin hazkuntza eredu enpatikoago eta naturalago bat ezagutzera».
Irakurle Kluba Miren Agur Meaberen 'Amorante frantsesa' eleberria lantzeko. Oihana Arana dinamizatzailearekin.
Uxue Alberdiren 'Hetero' liburua aztertuko dute.
Herriko jaiak antolatzeko bilera egingo dute, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Aurrez aurre. 4 ordu. 'Erosketa eta ordainketa segurua Interneten'. Gaztelaniaz.
'Kolyada' erakusketa, Ukraniako Eguberrietako ohiko maskara eta txotxongiloen erakusketa. Kultura, artisautza eta neguko errituen sinbolismoa aberatsa ezagutzeko aukera.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.
Juanan Zubeldiaren 2025eko uzta akuarelatan bilduta.