Pintxoak egun guztian zehar egongo dira Ikaztegietako ostatuan, eguberrietako ekintzen barruan.
Bidania-Goiatzen adineko eta helduen dinamizazio programa- Eskulanak, memoria ariketa, tertuliak... Begoña Olamusu liburuzainarekin.
Haur masaje eta haziera taldea. 0-2 urteko familientzat. Erroa elkarteko Julene Armendarizekin.
Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea, Tolosako Udal Liburutegiarekin elkarlanean. Iratxe Retolazak eskainita. Euskaraz. 20 euro.
'Grupo de literatura de mujeres del mundo', Mertxe Trantxerekin. 9 euro.
Ahalduntze eskola. Ongizate emozionala eta autozainketa tailerra, Saioa Garmendiaren eskutik. 6 saio. Urtarrilaren 14an, 28an, otsailaren 4an, 18an, 25ean eta martxoaren 18an. 10 euro.
Aurrez aurrekoa. 'Zure bidaia planifikatu'. 6 ordu. Gaztelania.
'Kolyada' erakusketa, Ukraniako Eguberrietako ohiko maskara eta txotxongiloen erakusketa. Kultura, artisautza eta neguko errituen sinbolismoa aberatsa ezagutzeko aukera.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.