Oroimena borrokan eraiki' erakusketa ikusgai jarriko du Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak. Gerra garaia eta Frankismoa Tolosaldean nolakoak izan ziren azaltzen du. 10:00etatik 14.00etara bitarte bisitatu ahal izango da, eta 11:00etan, erakusketa gidatua egingo dute.
'Go!azen 12' kontzertua. Irurako Ikastolak antolatuta. Bi saio: 12:00 eta 16:00.
Urrezko Globo Sariak: 8 izendapen. Canneseko Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Nagusia.
'Kolyada' erakusketa, Ukraniako Eguberrietako ohiko maskara eta txotxongiloen erakusketa. Kultura, artisautza eta neguko errituen sinbolismoa aberatsa ezagutzeko aukera.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.
Gabonetako karrusela. Itzuli bakoitzak 2 euroko kostua du. 8 itzuliko bonuak 10 euroko kostua du.