Helduentzako emanaldia. 3Dn ikusteko aukera izango da.
Estanpazio tailerra. Tote bag-ak, telazko motxilak edo estutxeak kustomizatzeko saioa.
Independentzia Eguna, Ernaik antolatuta. 18:30. 'Gazterik ez etxerik gabe' hitzaldia gaztetxean. 20:00. Mojitada girotua Iratzar kanpoan. 21:30. Afaria gaztetxean. 23:30. Akustia + DJ kolektiboa
Eñaut Elorrieta + Alos Quartet, Ahots kordak. *Eszena bonuaren barruan. Ahots kordak ikuskizunaren estreinaldia hartuko du Leidor Aretoak, Eñaut Elorrietak eta Alos Quartet-ek elkarrekin aurkezten duten lehen proiektua, nahiz eta lehenago ere elkarlanean aritu izan diren. Kontzertu bakan eta berezia izango da, eta Elorrietaren ibilbide osoa izango du ardatz emanaldiak.
Maddalen Arzallus, Aissa Intxausti, Alaia Martin eta Uxue Alberdi. Ainhoa Larretxea gai-jartzaile lanetan.
Eguberrietako XLIII. Garaje Tolosa areto futbol txapelketa. Tolosa CF-k antolatuta.
10:00-13:00 eta 17:00-19:00. Laskorainen Ikastolako Gabonetako merkatu txikia. Irabaziak Tolosaldea Sahararekin, Zutabi eta Ibarratik Misio Taldearentzat izango dira.
'Kolyada' erakusketa, Ukraniako Eguberrietako ohiko maskara eta txotxongiloen erakusketa. Kultura, artisautza eta neguko errituen sinbolismoa aberatsa ezagutzeko aukera.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.
Gabonetako karrusela. Itzuli bakoitzak 2 euroko kostua du. 8 itzuliko bonuak 10 euroko kostua du.