Olaberriko karting zirkuitura irteera. 12-17 urte bitartekoentzat. Gure Plazatxo!
11:00. Cfit haur eta gazteentzat- LH1-DBH4. Frontoian. 17:30. Gabonetako marrazki lehiaketako opari banaketa. Eguzki Txokon.
Haurrentzat ipuin kontaketa musikatua eta merienda. 'Sutondoko ipuinak', Amaia Elizagoien eta Itziar Olaguerekin.
Kosmetika naturalaren ikastaro-tailerra, Osabiko Bidatz Sasianekin. Tailerraren helburua, ondo pasatzeaz gain, azalaren ezaugarri eta garbitasunaren garrantziaz jabetzea izango da. Garbitasunerako produktu desberdinak ikusi eta zenbait formula jarraituz, exfoliantea eta krema bat egingo dituzte. Tailerra praktikoa eta entretenigarria izango da.
Gabonetako III. Pala Txapelketa. Finalak. Emakumezkoak eta gizonezkoak.
Eguberrietako XLIII. Garaje Tolosa areto futbol txapelketa. Tolosa CF-k antolatuta.
10:00-13:00 eta 17:00-19:00. Laskorainen Ikastolako Gabonetako merkatu txikia. Irabaziak Tolosaldea Sahararekin, Zutabi eta Ibarratik Misio Taldearentzat izango dira.
'Kolyada' erakusketa, Ukraniako Eguberrietako ohiko maskara eta txotxongiloen erakusketa. Kultura, artisautza eta neguko errituen sinbolismoa aberatsa ezagutzeko aukera.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.
Gabonetako karrusela. Itzuli bakoitzak 2 euroko kostua du. 8 itzuliko bonuak 10 euroko kostua du.