Goizean. Herrian zehar, kantu eskean. 18:00. Olentzeroren etorrera, plazan.
09:00. Baserriz baserri kantuan, Joxe Mariko parkingetik. 18:00. Olentzeroren etorrera. 18:30. Olentzeroren harrera, Zimiterioan.
09:00. Gabon eskea herrian zehar, Urepele elkarteak eta guraso elkarteak antolatuta. 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera plazan.
09:00. Herrian zehar abesteko elkarretaratzea, Goiatzen. 18:00. Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera. Ondoren. Ongi etorria herriko dantzarien eskutik. Jarraian. Gutun-goxoki trukea.
09:00. Etxez etxe kantari, plazatik hasita. 18:00. Olentzero eta Mari Domingiri eskutitzak ematea.
09:00. Elkartu Uztartzako aparkalekuan abesteko. 12:00. Herrian kantatu ondoren, plazan elkartu. Ondoren. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
Akelok Guraso Elkarteak antolatuta, herriko umeekin batera kantuan ateratzeko gonbidapena, Olentzeroren etorrera ospatzeko. 09:30. Talde bat Ugartetik abiatuko da. 11:00. Txikienak elizatik behera abiatuko dira. Ondoren. Bi taldeak Abaltzisketako bidegurutzearen inguruan elkartuko dira, eta kaleko etxeetan denek elkarrekin abestuko dute.Bukaeran. Hamaiketakoa izango da parte hartzaile guztientzat Zazpi-itturri elkartean.
Goizean bi talde ibiliko dira kantu eskean Orendaingo baserrietan eta herrigunean: herriko gazteak eta Eltxo-kumeak guraso elkartea.
Goizean. Gabon kantak herriko kaleetatik, Anoetako Herri Ikastolako ikasleen eskutik. 12:00. Kukuak Kantuz abesbatza kantari. 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren kalejira. Loatzo musika eskolak eta Anitz dantza taldeak parte hartuko dute plazako emanaldian. Ondoren. Gozokiak banatuko dituzte.
10:00. Euskal ohiturak eta Olentzeroren etorrera ospatuz kalera aterako dira Ikastolako kideak. Herritarrak ere gonbidatuta daude abestera. 12:00. 2026 egutegia: argazki lehiaketako sari banaketa. San Migel plazan. 17:30. Jaiotza biziduna, elizako arkupean. 18:00. Olentzero, mari Domingi eta lagunen etorrera. Goxokiak banatuko dituzte.
10:00-14:00 eta 17:00-20:00. Artisauak, tailerrak... ekinArt-ek antolatuta.
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. 10:30-13:30. Harrera Gure Zirkuan. 18:00. Kalejira, Plaza Zaharrean.
Goizean. Baserriz baserri kantari ibiliko dira. 19:00. Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete. Herriko frontoian.
11:00. Alegiako ikastetxeetako ikasleak kantari, kaleetan. Arratsaldean. Gabonetako Kantu Eske Herrikoia, Txintxarri abesbatzak antolatuta. 18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
11:30. Ikastetxeetako haurrak. Plaza Zaharra. Arratsaldean. Herriko taldeak, kalez kale.
Elbarrena 12:00. Otaño eta Zubimusuko ikasleek Elbarrenako kaleak alaitu ondoren hamaiketakoa izango dute Aurrera plazan guraso elkartearen eskutik. 17:00. Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Joxe Arregi plazara. Herrigunea 13:30. Mendigaineko ikasleek Buztinbailara kantuz alaitu ondoren, Olentzero eta Maridomingi joango dira, Pedro Mari Otaño plazara.
12:00. Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua, Zerkausian. 19:30. Kalejira, Gorriti plazatik.
Barakaldoko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea, Itaiak deituta.
15:00. Elizako atariaren inguruan bilduko dira, kantuan ariko dira. 18:30. Olentzerok ekarritako opariak banatuko dituzte.
Euskal prsoen eskubideen aldeko manifestazioa Sarek deituta.
Eguberrietako XLIII. Garaje Tolosa areto futbol txapelketa. Tolosa CF-k antolatuta.
Amezketako argazkien hirugarren erakusketa. 'Talaiak eta pilotariak'.
10:00-13:00 eta 17:00-19:00. Laskorainen Ikastolako Gabonetako merkatu txikia. Irabaziak Tolosaldea Sahararekin, Zutabi eta Ibarratik Misio Taldearentzat izango dira.
'Kolyada' erakusketa, Ukraniako Eguberrietako ohiko maskara eta txotxongiloen erakusketa. Kultura, artisautza eta neguko errituen sinbolismoa aberatsa ezagutzeko aukera.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.
Gabonetako karrusela. Itzuli bakoitzak 2 euroko kostua du. 8 itzuliko bonuak 10 euroko kostua du.